Manifiesto en formato .PDF

Formulario de adhesion

 

Grupo Promotor del Manifiesto

Jordi Vidal

Albert Fortuny

Oriol Alamany

Oriol Muntané

Iñaki Relanzón

Ramon Torres

Xavier Parellada

Juan Manuel Borrero

Xavier Moreno

 

 

Personas que han suscrito el manifiesto:

2588

Manifestua argazkiaren legezko babesaren aldaketaren alde

Barcelona, mayo de 2008

Duela gutxi, errealitatea estilo dokumentalean interpretatuz profesionalek edo ez profesionalek eginiko argazkiei "obra originala"ren kategoria atzera botatzen dien sententzia andana eman da Espainian, legezko babes ekonomiko txit mugatuarekin eta eskubide moralen inolako legezko babesik gabe "argazki huts"aren beheragoko kategoria aitortuz, eta errealitatea den bezala erretratatzen den aldetik inolako "arte" edo indibidualtasunik ez dagoela argudiatuz.

Auzitegi Gorenak bainuko manparen jarraibide-liburuxka literatur obra gisa babesten duen bitartean, eta udako abestiak, ordenagailu baten bitartez egina bada ere, musika-lan gisa legezko babes osoa daukan bitartean, ukatu egiten zaio "obra" izaerako argazkiari, epaile batzuen balioztapena subjektiboen arabera "sormen-plus" bat ez duelako.

Espainia aitzindaria izan zen argazkiaren legezko babesean. Esaterako, 1879ko Jabetza Intelektualaren Legeak eta bere araudiak "obra" original gisa babesten zuten argazkia, bestelako literaturako obra "klasiko" edo artistikoekin erabat parekatuz. Argazkiaren "obra" eta "argazki hutsa" gisako legezko sailkapen bikoitza 1987an sartu zen indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legea onartutakoan. Espainiak, herrialde erkide gehienek ez bezala, Austriaren eta Alemaniaren eredua jarraitu zuen. Lege erreforma honekin Espainiak argazkia aurrerapen teknologikoen aurrean are indar gehiagorekin babestea zuen helburu. Aipaturiko helburua, ordea, erabat alderantzizkoa bilakatu da.

Gure argazkiak neurrigabe eta lizentziarik gabe esplotatzen dituzten abokatu iaioak dira argazkiaren legezko babes bikoitzean urrezko altxorra antzeman dutenak. Hara, 2000. urte hasieratik, euren bezeroek gure argazkiak pirateatzen eta manipulatzen dituzte beren irizpideen arabera, eta goitik behera ukatzen dute Auzitegietan "argazki-obra"ren izaera. Argazkilariari zintzoki lizentzia eskatzen diotenen tarifa bera ordaintzea da atzemandako kasuan jaso dezaketen zigorra, eta horrek, beste gehiegikerien artean, kalte moralak eta bestelakoak erreklamatzeko eskubidea galtzea esan nahi du.

Probintzia Auzitegien azkeneko sententzien ondoren, hots, argazkiak inolako lizentziarik gabe masiboki erabili dituzten editorial edo enpresei arrazoia eman dietela, eta errealitatea "kopiatu bakarrik" egiten dutela argudiatuz argazkiei "obra" izaera ukatu dietela, beharturik gaude argazkigintzaren diskriminazioa jakinarazteaz gain, sormenezko diziplina bakar bezala aitortua izateko irmotasunez borrokatzera.

Beraz, honakoa manifestatzen dugu:

· Sormen intelektualeko obra orok babes eta errespetu maila berbera behar du izan legearen aurrean, balorazio pertsonal subjektibo guztietatik at.

· Arte guztiek, direnak direlarik ere, berariazko teknika batzuk eskatzen dituzte diziplina bakoitzean, eta sormenezko jarraibide hauen erabilera bakoiztuan sortzen da diziplina bakoitzaren berariazko originaltasuna eta sormena.

· Sorkuntza oro borondate aske baten adierazpena da. Argazkilariak, gaia, enkoadraketa, argia, disparatzeko unea, objektiboa, sentikortasuna, kameraren formatua etab. aukeratzerakoan modu txit pertsonalean interpretatzen du errealitatea, obra originala eta bakarra ekoitziz. Objektu beraren aurrean, bi argazkilarik ez dituzte inoiz irudi berberak sortuko. Beraz, argazki-irudi oro berria ez ezik –ez baitago beste bat berdina- pertsonala ere bada.

· Indarrean dagoen legearen arabera, gure argazkiak "argazki huts" bezala sailkatuak direnean, argazkilariak ez ditu bere eskubide moral garrantzitsuak bakarrik galtzen (egilearen aipamena, manipulazioaren aurreko babesa), are gehiago, jabari publikora pasatzen dira argazkiak egin zirenetik 25 urtera. Era honetan, argazkilaria da bere obren eskubideak, hirugarrenen onurarako, bizi delarik galtzen dituen sortzaile bakarra.

Aurrekoa kontuan, hauek dira gure helburuak:

- Edozein lapurreta edo pirateria kultural era irmoki kondenatzea, Espainian argazkilarien etorkizuneko lanbidearen aurka doan jarduera kriminala delako, eta sormena babesten duten Espainiako Konstituzioa (20.1.b art.) eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (27.2 art.) urratzen dituelako.

- Agintari eskudunei argazkiaren babes bikoitza eta/edo sailkapena legetik ezabatzeko eskatzea, argazkia sormen intelektualeko obra gisa babestearren.

 

Formulario de adhesion